Elkar Hezi
Tel. 943782870 / 943718272. E-mail: [email protected]
ELKAR HEZI Ikastetxea, hezkuntza esperientziarik handi eta luzeena duen Oñatiko erakundea izateaz gain, Euskara eta Euskarazko irakaspenean aitzindaria ere bada
El colegio ELKAR HEZI, no sólo es la institución de Oñati con mayor, y más contrastada experiencia educativa, sino que además es pionera en la enseñanza de y en Euskera de nuestro pueblo.
28/09/2026
Ondo pasau jaixak! 🐸
25/09/2026
**Lau hormetatik harago, pentsatzeko askatasuna. 🌿**
Elkarrizketaren, jakin-minaren eta naturaren erdian, **pentsamendu autonomoa eta kritikoa** eraikitzen dugu.
Beste begirada batzuk ezagutu, gure burua zalantzan jarri, hausnartu eta ahots propioa eraiki.
**Hezkuntza eraldatzailea, gizarte justuago baterantz. 🌱**
23/09/2026
Ilusioz eta gogotsu ekin diogu ikasturte berriari!
Gure txikiek dagoeneko lanean dihardute: materialak beren gustura apainduz, sormena askatuz eta irudimenari hegan egiten utziz.
Zeinen polita den elkarrekin ikasten eta sortzen ikasturte berriari hasiera ematea!💚
09/07/2026
Sari Hanafi, Beirut-en bizi den palestinar soziologoarekin batera, Hiriek eta herriek palestinar auzian izan behar dugun jarrera aktiboa aldarrikatu genuen.
Ikasturtearen amaiera gertu daukagu irakasleok ere.
Atseden hartu aurretik baina, 26-27 ikasturtea ilusioz prestatzen dihardugu.
Atzo, EUSKARA, EUSKAL KULTURA eta KULTURARTEKOTASUNAren bueltan aritu ginen lanean Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako lan-taldea, gure jarduna birpentsatzen, hausnartzen, ideiak partekatzen hobetzeko grinaz, hurrengo ikasturterako ditugun ametsak, elkarrekin egikaritzeko urratsak ematen.
Urtero bezala, aurten ere DBH 3 ikasleek Historia eta Plastikako ikasgaiak uztartuz eskolako erakusketa artistikoa prestatu ahal izateko artelanak sortu dituzte.
Horretarako, askotariko korronte artistikoak landu dituzte eta bereganatutako jakintzak praktikan jartzera ausartu dira. Gainera kolore primarioak soilik baliatuz, behar izan dituzten koloreak lortu behar izan dituzte horrek suposa dezakeen erronkarekin.
Haga clic aquí para reclamar su Entrada Patrocinada.
Contactar con la escuela/facultad
Página web
Dirección
Horario de apertura
| Lunes | 07:30 - 19:00 |
| Martes | 07:30 - 19:00 |
| Miércoles | 07:30 - 19:00 |
| Jueves | 07:30 - 19:00 |
| Viernes | 07:30 - 19:00 |
Notificaciones
Sea el primero en enterarse: le enviaremos un correo electrónico cuando Elkar Hezi publique novedades y promociones. Su dirección de correo electrónico no se utilizará para ningún otro fin y puede darse de baja en cualquier momento.