Ibaizabal Ikastola
Ibaizabal ikastola, herri ekimenetik sortutako kooperatiba da. Batxilergoa, lanbide heziketa eta hezkuntza ez arautua eskeintzen ditu.
Ibaizabal ikastola, herri ekimenetik sortutako kooperatiba da.
08/10/2026
Bizkaiko ikastoletako Lehen Hezkuntzako kideak hurbildu dira gaur ikastolara, ONKI programako kide moduan egiten ari diren formakuntza jasotzera. Emozioen inguruko lanketan gogotsu antzeman ditugu!
25/09/2026
Batxilergoko lehenengo mailako ikasleak Neberondora irteera egin dute gaur. Ikasturtea indarrez hasi, elkar ezagutu, eta sareak euskaraz josteko baliatu dugu.
22/09/2026
Batxilergoko 1.mailako ikasleen familiekin izan dugu hitzordua gaur. Ikasturtea aurkeztu, tutoreak ezagutu eta elkarrekin egingo dugun lanaz hitz egiteko tartea hartu dugu.
15/09/2026
Gaur arratsaldean egingo da batxilergoko bigarren mailako familientzako aurkezpen-bilera. Arratsaldeko 18:00etan izango da, Lanbide Heziketako eraikinean.
🏘️ Herritik sortu ginen eta herri bat euskaraz josten dihardugu.
🧑🧑🧒🧒 Dozenaka milaka ikaslek, gurasok eta profesionalek osatzen dugu Ikastolen komunitatea.
🤝 Jarrai dezagun elkarrekin, biharko Euskal Herritarrak gaurdanik hezten. Bidelagun ditugun sareetan eragiten. Biharko euskal hezkuntza nazional, euskaldun eta pedagogikoki aurrerakoia errealitate bihurtzen.
08/09/2026
Gaur bai. Gelak ikaslez bete dira dagoeneko. Hasi da 2026-27 ikasturtea. Ongi etorri!
# euskara
07/09/2026
Dena prest daukagu dagoeneko ikasturte hasteko. Gelak ikaslez betetzea besterik ez da falta. Bihar emango diogu hasiera 26-27 ikasturteari. Erronka hasteko prest?
04/09/2026
📌 IKASTURTE BERRIAREN HASIERA: ORDUTEGIAK
Ikasturte berriari hasiera emateko prest gaude! Irailaren 8an ekingo diegu klaseei.
🎓 Batxilergoa:
• Irailak 8, 10:00etatik 12:00etara.
🛠️ Lanbide Heziketa (Irailak 8):
• 2. maila: 09:00.
• 1. maila: 11:30.
Zorte on eta ikasturte bikaina izan!
02/09/2026
Irakaslea behar dugu batxilergo eta lanbide heziketarako. BIOLOGIAN lizentziatua. Informazio guztia gure biografian estekatuta.
Haga clic aquí para reclamar su Entrada Patrocinada.
Contactar con la empresa
Teléfono
Página web
Dirección
Intxaurrondo Kalea, 54
Durango
48200
Notificaciones
Sea el primero en enterarse: le enviaremos un correo electrónico cuando Ibaizabal Ikastola publique novedades y promociones. Su dirección de correo electrónico no se utilizará para ningún otro fin y puede darse de baja en cualquier momento.