Olatxuko Laboreak

Olatxuko Laboreak

Compartir

Era artisauean eta eskala txikian ekoiztutako mermelada, barazki pate eta krema agroekologikoak. On egin!

Olatxuko laboreak, 2011.urtean Arrietako Olatxu baserrian sortutako proiektu agroekologikoa da. Baserriko lana ardatz, era artisauean eta eskala txikian lan egitea dugu maite, prozesuaren atal bakoitza zainduz: fruta eta barazkien ekoizpenetik, produktu eraldatuak plazaratu arte. fruta eta barazki mermeladak, barazki pateak eta fruta kremak ekoizten doguz.

Photos from Olatxuko Laboreak's post 01/06/2026

Intuizioak eta zaporeen memoriak gidatutako mahaiak osatu nahi ditugu. Egunerokoan egiten dugunari arreta jarri, lasaitasunez sukaldatu eta elkarrekin eseri, jan eta afaltzeko espazio bat sortu.

Zergatik intuizioa?
Sukaldatzen dugunean, askotan oharkabean egiten ditugu hainbat keinu eta erabaki. "Betidanik horrela egin da", "elikagaiak berak esango dizu" edo "a ojo" bezalako esaldien atzean d**oen jakintza horri erreparatu nahi diogu. Esperientziak, gorputzak eta zentzumenek eraikitako jakintza da, sarritan izendatzen ez duguna baina gure egiteko moduak gidatzen dituena.
Intuizio horri lekua eman nahi diogu: sukaldatzean sortzen den arreta horri, elikagaiekin elkarrizketan aritzeko modu horri, eta egiten dugunaren zentzua gorputzetik ulertzeko gaitasunari.

Zergatik memoria?
Elikagaiekin dugun harremana ez da hutsetik sortzen. Belaunaldiz belaunaldi jaso ditugu egiteko moduak, zaporeak, konbinazioak eta jakintzak; praktikan jarri ditugu eta gure egin. Memoria horri arreta eman nahi diogu, eta lehen planoan jarri.
Egiteko era bat d**o, jakintza bat d**o, eta baita atentzio berezi bat ere. Elikagaien jakituria hori nola jaso dugun eta nola praktikara eraman dugun begiratu nahi dugu, elikadurarekin dugun lotura sakonago ulertzeko.

Elkarrekin jakintza xume hauek konpartitu nahi ditugu; modu kolektiboan sukaldatu, jan eta elikadura erdigunean jarri. Dakigunetik abiatuta, eta elikatzeak berak eskaintzen digunetik ikasiz, topaleku bat sortu nahi dugu: zaporeak, memoria eta intuizioa mahai berean esertzeko.

Ekainaren 11an MAHAIAREN BESTALDEAN tailerra eskeiniko dugu Fikako negutegian. Izen ematea zabaldu dugu, Bazatoz?

25/05/2026

Udaberria loratze momentua izaten da Olatxun.
Lurraren lanketa, sormena eta kaosa batzen diren urtaroa. Ortuariak, fruituak eta kontserbagintza.
Tailerrak eta transmisiorako espazioak.
Plazak eta azokak.
Udaberria, lurraren eta gorputzaren emankortasuna.

Photos from Olatxuko Laboreak's post 29/04/2026

Olatxuko txoko guztietatik banatuta dekoguz maiuki landarak: soloan, fruitu txikien azpialdean, lora artean... urtez urte zaintzen eta zabaltzen joan garen ekoizpena da eta aurton emankor dator. Lehenengo maiukiak batzen hasi gara ilusioz eta dastaketa ederra egin dogu etxean.
Aste honetan UDAKO MAZEDONIA eta MARRUBI MERMELADA sukaldatu doguz plazatara eroateko. On egin!

Photos from Olatxuko Laboreak's post 21/04/2026

Eguenean, Fikako negutegian intuizioak eta zaporeen memoriak gidatutako mahaia osatu genuen Ana, Joana, Maider, Gotzone Ruben, Nagore, Amalia eta Haizeak. Zapore azido, gozo, min eta gazi-en artean sukaldatu genuen eta barazkien aromaz inguratuta, espezien funtzioaz, elikagaien ezagutzaz eta haien arteko konbinazioez, eta jatearen plazerraz aritu ginen, bakoitza bere esperientziatik abiatuta. 
Taldean eta erritmo lasaiean sukaldatzeaz, afariaz eta zuen konpaiñiaz gozatu genuen eta ederra izan zan lehen saio honetan elkar elikatzea.

Maiatzaren 14an hurrengo zita daukagu!

¿Quieres que tu empresa sea el Compañía De Salud Y Belleza mas cotizado en Arrieta?
Haga clic aquí para reclamar su Entrada Patrocinada.

Teléfono

Página web

Dirección


Mendiguren Auzoa 57
Arrieta
48114